Euskal jaiak

AEBtako Winnemucca hiriko euskal jaia.

Euskal jaiak, ingelesez eta Ameriketako Estatu Batuetan Basque Festival izenez ere ezagunak, euskal folkloreko jaialdiak dira. Euskal Herrian, XIX. mendearen bukaeran antolatzen hasi ziren Anton Abadiaren eskutik. Euskal diasporan maiz ospatu izan diren jaiak dira eta horrela ezagunak dira Reno, Boise eta Winnemuccan ospatzen diren jaialdiak, non euskal dantzak, Euskal Herriko gastronomia, herri kirolak eta abar erakusten diren. Egun, ospetsuak dira irailean Donostian, Ordizian eta Zarautzen ospatzen diren euskal jaiak.

Euskal diasporan ere herrialde ugaritan ospatzen da.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search